Amona Esklaboaren Sindromea Antonio Guijarro irakasleak, Granadako Unibertsitateko kardiologoak, emandako izena da: "oso ohiko koadro patologikoa, larria, hilgarria izan daitekeena eta jardunean dauden etxekoandreei eragiten diena". Oraindik ez dago datu zehatzik, ikerketak oso berriak baitira, baina, Guijarroren arabera, "benetako pandemia" da, familia-erantzukizun handiegiak dituzten milaka emakume adinduk pairatzen dutena.