Antibiotikoen kontsumo desegokiak lotura zuzena du bakterio-erresistentzien agerpenarekin. Antimikrobianoen aurkako erresistentzia bakterioek hartzen duten defentsa-mekanismo naturala da. Bakterio horiek gaixotasun infekzioso askoren eragileak dira, eta haien kontra erabilitako substantzien immune bihurtzen dituzte. Antibiotikoen bidezko automedikazioa, dosia ez betetzea, hartualdien ordutegia edo tratamenduaren iraupena ez betetzea, eta sendagai horien preskripzio fakultatiboan abusu-ehuneko handia izatea dira, neurri handi batean, saihets daitekeen eta tratatutako patologietan konplikazioak, ospitaleratzeak, kutsatzeak eta berriz gaixotzea eragiten dituen osasun publikoko arazo horren erantzule.