Alemaniako agintariek atzo berretsi zuten H5N1 birusa, hegazti-gripearen andui hilgarriena, agertu zela. Friedrich Loeffler Institutuak jakinarazi zuen Leipzigetik gertu, Saxonia estatuan, herrialdearen ekialdean, aurkitutako hiru zisneri egindako analisiek positibo eman zutela birusean.
Hegaztien gripea, adituen iritziz, hegazti migratzaileen ibilbideetan hedatzen da. Hori dela eta, H5N1 Europako beste hiru herrialdetan aurkitu dute: Hungarian, Erresuma Batuan eta Txekiar Errepublikan.
Aurreko asteburuan agertu zen lehen kasua Alemanian, Badiako Nuremberg hiriaren kanpoaldean. Beste hegazti-talde batek ere positibo eman zuen H5N1 probetan.