Oliba-olioan eta Omega 3 gantz-azidoak dituzten elikagaietan oinarritutako elikadura mediterraneoak arazo kardiobaskularrak saihesten ditu sindrome metabolikoa duten pertsonentzat. Hori da Unibertsitate Ospitaleak eta Kordobako Unibertsitateak (UCO) parte hartzen duten Europako azterlan baten atariko ondorioa.
Sindrome metabolikoa eragiten duten faktore genetikoak eta gaixo horiek behar bezala tratatzeko elikadura-ereduak zehaztu nahi ditu ikerketa honek.
Neurrigabeko elikadurak eragindako gaixotasun horren eraginpean daudenek arrisku hauek dituzte: sabeleko obesitatea, arteria-hipertentsioa, glukosa-maila handia, intsulinarekiko erresistentzia, triglizeridoak gehitzea eta "ona" den kolesterola gutxitzea. Hala, diabetea garatzeko bost edo hamar aldiz arrisku handiagoa dute, eta hiru aldiz arazo kardiobaskularrak.
Ikerketak adierazten duenez, paziente horiek gantz monoasegabe ugariko dieta hartzen dutenean (oliba-olioa, adibidez), edo gantz gutxiko beste dieta bat hartzen dutenean, baina Omega 3rekin aberastua, nabarmen hobetzen dira alterazio lipidiko guztiak.