45 urtetik gorako hiru pertsonatik batek barizeak ditu, Espainiako Angiologia eta Kirurgia Baskularreko Elkartearen azterketa makrobaten arabera. Hilgarria ez den patologia hori ohikoagoa da emakumeetan, baina kontsultetan ugaritu egin da gaitz hori pairatzen duten gizonen kopurua. Osasun publikoan artatzen diren kasuen %50ean, barizeek ebakuntza kirurgikorik behar ez duten arazo estetikoak sortzen dituzte. Irudi eta itxura pertsonalagatik kentzeko nahiak bere horretan jarraitzen badu, medikuntza pribatura jo behar da, bertan esku hartzea 1.000 eta 3.000 euro bitartekoa izan baitaiteke. Adituek gomendatzen dute gaitz hori beti leku seguruetan eta profesional kualifikatuekin tratatzea.