30.000 kardiologok baino gehiagok eztabaidatu dituzte, irailaren 2tik 6ra Bartzelonan egin zen Kardiologiako Mundu Biltzarrean, biztanleriaren zahartzearekin, haurren obesitatearekin eta horiek medikuntza kardiobaskularrarekin duten harremanarekin lotutako alderdiak. Bizi-estiloak eta ohitura osasungarriak babes kardiobaskularreko faktore gisa duten balioa azpimarratzeaz gain, adituek prebentzioarekin, tratamenduarekin eta errehabilitazioarekin lotutako berrikuntza garrantzitsuak aurkeztu dituzte. Azterketa nagusietako batek bihotzaren osasuna babesteko gizarte- eta familia-inguruneak duen garrantzia nabarmentzen du.