Haurdunaldiko diabetesa emakume haurdunen % 5-7ri erasotzen dien gaitza da. Haurdunaldiko hilabeteetan, odoleko glukosa-maila normalak mantentzeko zailtasunak ager daitezke; horregatik, espezialistek proba bat aplikatzen dute beti, gaixotasun hori baztertzeko. Tratamendua, oro har, karbohidrato, proteina eta koipe ugariko dieta berezia da. Kasu berezietan bakarrik behar da intsulina-injekzioa. Haurdunaldiko diabetesa ondo tratatzen ez bada, haurtxoarentzako arriskua erditzean eta jaio eta ordu batzuetara izaten diren konplikazio txikiak dira. Ama, ordea, urte batzuk geroago bihur daiteke diabetiko.