Datorren otsailaren 5ean Dopinaren aurkako Konbentzioaren Lehen Konferentzia egingo da. Konbentzioa aho batez onartu zuen UNESCOren Biltzar Nagusiak 2005. urtearen amaieran, 38 estatuk indarrean sartzeko behar ziren berrespenak eman ondoren. Horrela, dopinaren aurkako borroka lehen aldiz erregistratu da nazioarteko legeetan, eta gobernuek, kirol-federazioek eta gizarte zibilak nahitaezko lege-tresna dute. Bestalde, 2007ko urtarrilaren 1ean substantzia debekatuen zerrenda berria argitaratu da. Gainera, araudi berri honek dopin-kasuak atzemateko prozedura berriak gehitu ditu.