Asteburuan kontzentratutako drogen kontsumoak ere mendekotasuna eragin dezake, kasu askotan pertsonaren aurka egiten delako eta mendekotasuna sortzen duen kontsumo konpultsibo bihurtzen delako. Hala uste du Norberto Aguirre Nafarroako Unibertsitateko Farmakologiako irakasleak, droga-mendekotasunei buruzko udako ikastaro bat zuzentzen baitu.
Irakasleak adierazi zuen drogen kontsumoa askotarikoa dela, esperimentala, zirkunstantziala, soziala, konpultsiboa, ohikoa eta abar. Portaera jakin batzuek nahasmendurik ekartzen ez badute ere, erabilera-mota batek beste bat hartzeko eta, azkenean, mendekotasun bihurtzeko arriskua dago. Irakaslearentzat kaltegarriagoa da bi edo lau litro alkohol edatea aste osoan zehar banatzea baino.
«Gauza bera gertatzen da gainerako drogekin ere: zenbat eta dosi handiagoak, orduan eta probabilitate handiagoa kontrako erreakzioak agertzeko, batez ere erreakzio fisikoak», esan zuen. Agirrek adierazi zuen drogen kontsumoa zabaldu egin dela eta aisialdirako tresna bihurtu dela, eta behar adina ikertu ez diren substantzia-mota berriak sortzen ari direla.
«Adibidez, ketamina, albaitaritzan erabiltzen den substantzia anestesiko bat, abusu-droga gisa erabiltzen da duela urte batzuetatik hona, zehazki euforizatzaile eta haluzinogeno gisa», adierazi zuen. Norberto Agirrerentzat, ez dago droga hoberik edo okerragorik, droga gutxi-asko txarrak baizik.