Eguneko ospitalizazioa da egun berean tratamendu edo teknika diagnostikoak aplikatzea eskatzen duten pazienteei ematen zaien laguntza medikoa edo erizaintzakoa, zentro horiek gabe ospitalizazioa beharko litzatekeena. 90eko hamarkadatik aurrera hedatu zen Espainian, prozesu patologikoak tratatzeko zentroak kudeatzeko tresna berriak agertu zirenean. Eguneko Ospitaleek -ohiko ospitale baten parte dira- tratamendu kronikoak dituzten pazienteei ospitalizatuak dituen zerbitzu berak eskaintzen dizkiete, baina ospitaleratu beharrik gabe, eta horrek murriztu egiten ditu gaixoa ospitaleratzeak dakartzan arriskuak (infekzioak, adineko pertsonen orientazioa galtzea…), baita osasun-laguntzaren kostuak ere, ospitale bateko ostalaritza-baliabideak (oheak…) gutxiago erabiltzen direlako.