Erradioterapia, kimioterapia eta kirurgia dira minbiziaren aurkako oinarrizko hiru tratamenduak. Haien konbinazioak tumorea sendatzeko aukerak areagotzen ditu, baina ez da beti hirurak batera hartu behar. Zehazki, erradioterapia beste teknikarik erabili gabe erabil daiteke, eta haren emaitzak hain dira onak, ezen, askotan, ez baita ateratzen kaltetutako gorputz-atala. Batez ere tumorea lokalizatuta dagoenean eta metastasirik ez dagoenean erabiltzen da, eta erradiofisikako aurrerapenei esker, ehun osasuntsua ia ez da erradiazioen eraginpean egoten. Gainera, oro har, pazienteek ondo jasaten dute tratamendua, eta ia ez da albo-ondoriorik izaten.