BRCA2 genean aurkitu diren akatsen ondorioz, geneak kalte zelularrak konpontzeari uzten dio, eta, denboraren poderioz, bularreko minbizia bihurtzen da, Estatu Batuetako adituen arabera.
Memorial Sloan-Kettering Zentro Onkologikoko eta New Yorkeko Howard Hughes Institutu Medikoko medikuek adierazi dutenez, “Science” aldizkarian argitaratutako aurkikuntza horrek berresten du genearen akatsek zelulen DNAn mutazioak ahalbidetzen dituztela, eta zelula horiek, azken batean, tumore bihurtu arte hazten direla.
Ikertzaile horiek diote, beren ikerketan, geneak kromosoma baten kopia erabiltzen duela normalean, behar diren “zelula-konponketak” egiteko. Baina, mutazio bat izatean, DNA akastunak hazkuntza neurrigabea eragin dezake bular-zeluletan, obarioetan, prostatan eta pankrea-eremuan.