Gobernuak eskatuko du Espainiako zentral nuklear guztiek simulagailu egokiak eta Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak (CSN) onartuak izatea 2004 baino lehen, operazioko langileak entrenatzeko. Instalazio nuklearretako segurtasun-sistemetan urtero erregistratzen diren giza akatsen kopurua murrizteko hartu da neurri hau.
2000. urtean segurtasun sistemen akats kopuru bat erregistratu zen zazpi zentral nuklearretan, “1999koa baino askoz handiagoa”, nahiz eta CSNk zehazten duen, kuantifikatzen ez duen kopuru hori 1994, 1995, 1996 eta 1997. urteetakoa baino txikiagoa dela.
Halaber, zentraletako operazio-langileak beren simulagailu espezifikoetan birentrenatzeko saioen ikuskapen-prozesuari ekin zaio.
Aurreikusten den beste neurri bat da lizentziak eskuratu eta berritzeko baldintzei buruzko segurtasun gida berrikustea. Gainera, Unidad Eléctrica S.A.rekin (UNESA) batera gida bat garatuko da instalazio nuklearretan kontrataturiko langileentzako gutxieneko prestakuntza baldintzak zehazteko.
Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak (CSN) datorren urterako 3,336 milioi euroko (555 milioi pezeta) aurrekontua du ikerketa eta garapenerako, eta horietatik erdia baino gehiago segurtasun nuklearra ikertzeko erabiliko da (1,8 milioi euro).