Haurdun dauden emakumeek bost aldiz aukera gehiago dituzte A gripeari lotutako pneumonia biriko larria garatzeko. Hori da, hain zuzen ere, Nafarroako Ospitale Guneko medikuek parte hartu duten A gripeari buruzko azterketa prospektibo batean jasotako ondorioetako bat.
“A/H1N1 2009 gripe larria Espainian haurdun dauden emakumeetan” izeneko lana A gripeari lotutako bira-pneumonia duten Espainiako 148 zainketa intentsiboko unitateetan (ZIU) ingresatutako ugaltze-adineko (15 eta 44 urte bitarteko) emakumeen jarraipena egitea izan zen, 2009ko apiriletik 2010eko otsailera. Guztira, 234 emakume-kasu aztertu ziren adin-tarte horretan, horietatik 50 emakume haurdun izan ziren, %20 baino gehiago. Horren emaitzen arabera, pneumonia bost aldiz ohikoagoa zen haurdun zeuden emakumeengan, ez zeudenetan baino.
Ugaltze-adinean dauden emakumeengan patologia horren garapena lotuta zegoen birusen aurkako tratamendua hasten zen unearekin. Tasarik baxuena sintomaren hasierako 48 orduetan terapia hasteari dagokio. Hala ere, gutxiengo bakar batek jaso zuen birusen aurkako tratamendua denbora-tarte horretan. Horrelako pneumoniak jotako emakumeen heriotza-tasa %14ra iritsi zen.
Obesitatea, infekzio biralaren diagnostikoan atzerapena eta ZIUn sartzeko eta birusen aurkako tratamenduaren hasieran atzerapena faktore negatiboak izan ziren gaixotasunaren larritasunean eta bilakaeran. Horregatik, lanaren egileek urtero gomendatzen dute txertoa jartzea, bereziki arrisku talde honetan, A gripearen beste faktore bat urtero etengabe aldatzea baita.