Munduko Osasun Erakundearen iritziz, obesitatea 'XXI. mendeko epidemia' da, eta Estatu Batuetan, aseguruek gaixotasun gisa hartzen dute. Espainian, pediatrak oso kezkatuta daude haurren obesitatearen hazkunde handiagatik, 14 urtetik beherako haurren %16ri eragiten baitie. Arazo horren arrazoi nagusiak hauek dira: dieta mediterraneoa galtzea eta 'zabor-jana' gehiegi erabiltzea, ariketa fisikorik ez egitea eta gero eta bizimodu sedentarioagoa izatea. Obesitatearen ondorio fisiko eta psikologiko larrien artean, nabarmentzekoa da haurren artean 2. motako diabetearen hazkunde kezkagarria, hori baita heriotza-tasa kardiobaskularraren arrazoi nagusia.