Hormona androgeniko gutxi duten eta gehigarri gisa jasotzen duten adineko pertsonetan ‘JAMA’-n argitaratu berri den ikerketa batek agerian uzten du ezen, gorputz-masa handitu eta gantz-masa murriztu egin den arren, ez dela hobekuntzarik nabari haien mugikortasunean edo egoera kognitiboan, gehigarririk jasotzen ez duten pertsonen multzoarekin alderatuta.
Utrechteko Unibertsitateko (Herbehereak) zientzialariek egindako ikerketaren ondorioek emaitza desberdinak adierazten dituzte; izan ere, estatistikoki esanguratsuak ez izan arren, testosteronarekin tratatutako zaharren %48 sindrome metabolikoarekin diagnostikatu ziren, kontrol-taldearen %35arekin alderatuta. Era berean, gehigarria ematen zitzaion taldean kreatininaren, hemoglobinaren eta odoleko hematokritoaren kontzentrazioak handitu ziren.
Gizonen zahartzeak zerikusia du testosterona hormonaren mailak pixkanaka gutxitzearekin, eta horrekin batera, masa eta muskulu-indarra galtzea eta sabeleko gantz-masa handitzea.