Jatorri ezezagunekoa, Hiperaktibitatearekin Arreta Defizita duten pertsona gehienek aurrekari familiarrak dituzte. Adituen ustez, Espainian helduen %4k du nahaste hori, eta nerabezaroan behera egiten duela uste bada ere, gaitz hori pairatzen duten haurren %30 eta %60 artean helduaroan sintomekin jarraituko duela kalkulatzen da. Canadian Medical Association Journalen argitaratutako azterlan baten datuen arabera, mundu mailan eragindako helduen portzentajea %2tik %6ra bitartekoa da. Eta Estatu Batuetan, osasun publikoari buruzko txosten batek baieztatu du helduengan handitu egiten dela hiperaktibitateak eragindako kontzentrazio falta zuzentzeko sendagaien erabilera, eta haurren artean baino azkarrago erabiltzen dela. Gaur egun ez da ezagutzen TDAHaren eragina murrizteko prebentzio-neurririk. Hala ere, garaiz antzemanez gero eta esku hartuz gero, sintomen larritasuna murriztu egin daiteke.