Medikuntza fakultateetan ikerketarako eta irakaskuntzarako gorputza ematea ez da eskuzabaltasun- eta altruismo-ekintza hutsa. Zientziari eta etorkizuneko medikuen prestakuntzari ere ekarpen handia egiten dio. Espainiarren elkartasuna, alde horretatik behintzat, ez da zalantzan jartzen, nahiz eta organo-ematea nagusitzen den. Zenbait eskualdetan heriotza gurtzeak, adituek azaltzen dutenez, galarazi egiten du jarduera hori zabalduagoa izatea. Emaile egiteko eman beharreko pausoak azkarrak eta errazak dira. Unibertsitate batzuetan, emailearen presentzia eskatzen da txartela betetzeko, eta, beste batzuetan, nahikoa da posta bidezko inprimaki bati erantzutea.