Kingstongo Unibertsitateak (Kanada) egindako azterlan baten arabera, haurren obesitatea bereziki nabarmena da AEBetan, Britainia Handian eta Europako hego-mendebaldean, eta txikiagoa Letonia eta Lituaniako errepublika baltikoetan.
Telebistaren aurrean ordu gehiegi izatea eta jarduera fisikorik ez izatea dira haurren obesitatearen arrazoi nagusiak, 34 herrialdetako 162.000 gazteren datuekin egin den ikerketaren arabera.
Ikerketak erakusten duenez, jarduera fisikoaren mailak txikiagoak izan ziren ia herrialde guztietan, eta telebistaren aurreko denborak handiagoak, pisu normaleko gazteen artean baino.
Txostenaren arabera, haurren obesitatea mundu mailako gertaera bat da, eta prebentzioa helburu duten estrategiekin egin behar da aurre. Besteak beste, jarduera fisikoa areagotzea eta telebistaren aurrean orduak murriztea proposatzen du.
Espainiari dagokionez, Kingstongo Unibertsitatearen ikerketak adierazten du obesitatea eta gehiegizko pisua %2,5 eta %16,3 direla. Zenbaki horiek eta estatistika ofizialek, hurrenez hurren, obesitatea eta haurren gehiegizko pisua %8 eta %13 direla diote.
Txostenaren beste datu adierazgarri bat da inkestatutako haurren %10ek, gutxienez, gehiegizko pisua zutela lagintzat hartutako herrialdeetako %77tan, eta gazteen %3, gutxienez, gizenak zirela.