Bizkarreko minaren ondoren, estresa da lanarekin zerikusia duen Europako Batasuneko bigarren osasun-arazoa, eta urtero berrogei milioi pertsonari baino gehiagori eragiten die. Gainera, laneko absentismoagatik galdutako lanaldien erdiak eragiten ditu. Hala ere, badaude haren aurka borrokatzeko formula zehatzak, eta EB osoko enpresak horretan ari dira, langileen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko.