Orain arte uste bagenuen musuak maitasun-keinu hutsa zirela, baliteke azkenean ez izatea diruditen bezain onak. Beverly Hillseko dentista ezagun baten arabera, Laurence R. Rifkin, musuen bidez, txantxarra eragiten duten bakterioak transmiti daitezke. Hala, bada, eguneroko jardueretan, hala nola elikagai bat, koilara bat edo aizto bat bi pertsonen artean partekatzea, arriskua dago txantxarraren bakterioak harrapatzeko.
Bakterioa infektatutako indibiduoen hortz-plakan egoten da. Listu-test erraz batek balio dezake zehazteko zer indibiduok duten bakterioa, eta zer txantxar-arriskua duten, besteak beste, familiak eta hurbilekoek. Rifkin-ak berak dioenez, “bakterioen kontzentrazioa murriztu behar da hortzen azalean”, eta paziente guztiak produktu fluoratuekin tratatu behar dira, hortzek txantxarraren eta azidoen aurrean erresistentzia handiagoa izan dezaten.