Espainian, 19 urtetik beherako 18.000 bat haur geratzen dira haurdun urtero. Kopuru handi hori ez litzateke harritzekoa izango, Osasun Ministerioak emandako antisorgailuen erabilerari buruzko beste datu baten arabera: 15 eta 17 urte bitarteko nerabeen %25ek sexu-harremanak dituztela onartzen du; %12,7k bakarrik dio antisorgailuren bat erabiltzen duela. Aditu batzuen arabera, nerabeen haurdunaldiak ugaritu egin dira, ikastetxe eta institutuetan sexu-hezkuntza gutxi ematen delako.