Barrea ez da ariketa osasungarria soilik, berehalako ongizatea eragiten baitu. Gero eta ohikoagoa da sendatzeko terapia gisa erabiltzea. Hainbat abantaila ditu: adituek diotenez, barreak depresioaren eta larritasunaren kontra immunizatzen du, eta bost edo sei minutuko barreak analgesiko gisa jarraitzen du. Gainera, 400 muskulu jartzen ditu martxan, bizkarrezurrean pilatutako tentsioa askatzen laguntzen du eta mina gutxitzen du. Horregatik, garrantzitsua da barre egoki egiten ikastea. Horretarako, eskolak sortu dira, eta, horietan, barrearen eta haren erabileraren ezaugarri indibidualak ezagutzen irakasten da. Horri risoterapia deitzen zaio.