Gobernuak debekatu egin die apirilean saltoki ibiltarien jabeei solteko sendabelarrak merkaturatzea. Orain arte, herbodietetikako establezimendu iraunkorrek bakarrik zuten hori eragozten zuen osasun-araudia betetzeko betebeharra, baina 199/2010 Errege Dekretua onartu ondoren, saltzaile ibiltariek 3.000 eurorainoko isunak ordaindu beharko dituzte.
Merkatu txikietan etorkizunean merkaturatzen diren sendabelarrek ontziratuta egon beharko dute, paketatzailea identifikatzen duen erregistroarekin markatuta, iraungitze-datarekin eta elikagaien segurtasunaren oniritziarekin. “Aldaketa horren onuradun nagusia kontsumitzailea izango da”, dio Aurora Vela Espainiako Herbodietetika Elkarteen Federazioko lehendakariak.
Belar-saltzaileen ordezkariak adierazi du, produktuen kontserbazio egokia babesten duen araudi berri horren bidez, erosleen osasuna ere zaintzen dela; izan ere, “saltzaile batzuek egiten dituzten landare-nahasketak saihestuko dira, kontsumitzaileen osasunerako kaltegarriak izan daitezkeen prestakuntza egokirik gabe”.
Espainiako Herbodietetika Elkarteen Federazioa pozik dago sektorean zegoen “bereizkeria-egoera” amaitzen duen neurriarekin. “Txalotu egiten dugu Gobernuak gainerakoen osasun-arau berak errespetatzera behartzea, baina ez gaude merkatu txikietan saltzearen aurka, sektorea sustatzeko modu bat da”, esan du Aurora Velak.