Hong-Kongeko 89 eta 69 urteko bi emakume dira filariosia diagnostikatzen zaien lehen bi gizakiak. Gaixotasun horrek txakurrei eragiten die, eta normalean eskuineko bentrikuluan eta birika-arterian dauden parasitoek eragindako infekzioa da.
89 urteko emakume batek ebakuntza bat egin behar izan zuen ahoan irailaren 30ean, mediku bozeramaile batek adierazi zuenez. Beste pazientea, 69 urtekoa, ospitaleratu egin zuten urriaren 5ean, gaixotasun berak jota.
Iturri mediko berak adierazi zuen bi pertsona horiek egonkor zeudela joan den igandean. Dirudienez, herrialde bero eta hezeetan bizi diren euli moduko batek transmititu zizkien bi emakume horiei eritasunaren parasitoak.