Utahko Unibertsitateko (AEB) zientzialari-talde bat zahartzaroarekin lotutako buruko narriaduraren kausetako bat aurkitu du, tximu batzuen garuna aztertuta. “Science” aldizkarian argitaratutako aurkikuntzak ahalmen-galera hori berreskuratzeko tratamenduak garatzea erraztu dezake. Audie Leventhalek eta haren laguntzaileek frogatu dute giltzarria burmuinak jariatutako substantzia bat dela, azido gamma amino butirikoa (GABA) izenekoa.
Zientzialariek hogeita hamar urteko makakoekin lan egin zuten, pertsonetan laurogeita hamar urteko adinarekin. Garunak aztertu eta ale gazteenekin konparatzean, ikusmen-arazoak zituzten adinekoek GABAren gabeziak zituztela ikusi zuten. Hala ere, substantziaren ekoizpena areagotzen duten sendagaiak ematean, galdutako ahalmenen zati bat berreskuratu zuten.
Egiaztatzen bada GABA falta dela gizakien buru-narriaduraren arrazoia, tratamendua oso erraza izan daiteke, lehendik dauden sendagaien bidez.