Lehen sintomak adinari egozten zaizkion ahanzturak dira: etxeko giltzak non utzi diren ez jakitea edo supermerkatuan zer erosi behar zen ez jakitea dira zahartzaroko dementziaren lehen abisu tipikoak eta ohikoenak; kasuen %70ean Alzheimerren gaitz beldurgarriari dagozkio. Bizi-itxaropena luzatzeak patologia horiek gehitzea ekarri du 65 urtetik gorako biztanleen artean. Ia itzulezinak dira, eta ez diete eragiten soilik pairatzen dituztenei, baizik eta haien familia-inguruneari.