Estatu Batuetako Nekazaritzako Ikerketa Zerbitzuko zientzialari-talde batek (ARS, ingelesezko siglen arabera) bakterioen zelula-paretak degradatzen dituzten endolisina anitzen material genetikotik abiatuta mikrobioen aurkako teknologia garatzea lortu du. ARSk patente bat eskatu du teknologia horri buruz, eta ikertzaileak konpainia biofarmazeutikoekin elkarlanean ari dira haren ebaluazioan eta garapenean sakontzeko.
Endolisinak birus bakteriofagoen zenbait entzima dira. Endolisinen eta antibiotikoen arteko desberdintasunetako bat da azkenek irismen handia dutela; lehenengoek, berriz, berariazkoak dira, eta ostalarien zelula-hormetako lotura bakarrak erasotzen dituzte. Horrek esan nahi du beste bakterio batzuek endolisinekiko erresistentzia garatzeko aukera gutxiago dagoela, lan horrek frogatzen duenez. Horren ondorioak duela gutxi argitaratu dira “Biotech Internacional” aldizkarian.
Zenbait esperimentutan, ikertzaileek egiaztatu dute bakteriofagoen entzimak erabil daitezkeela patogenoak hiltzeko. Patogenoek hainbat sendagairen aurkako erresistentzia dute, eta gizakiei eta animaliei eragiten diete, hala nola “Estafilococcus aureus” metizilinarekiko erresistentea. Ikerketa erlazionatu batean, zientzialariek erakutsi zuten lisostafina eta LysK endolisinak batera erabiltzeak eragotzi egiten duela behi-aziendetan mastitisa eta gizakietan estafilokoko infekzioak eragiten dituzten estafilokoko anduien hazkuntza.