Elikagaiak hozkailuan jartzeak ez du misteriorik… ala bai? Kontua da ez dela gauza bera goiko apaletan eta beheko tiraderetan jartzea. Produktu bakoitzerako kokaleku ezin hobea dago, jaki prestatua, esnekiak, hestebeteak, barazkiak edo haragia den. Hurrengo lerroetan azalduko dizugu. Baina, oro har, gogoan izan behar dugu elikagai guztiek ondo bilduta egon behar dutela, eta jakin behar dugu, jatorrizko ontzia ireki ondoren, baldintza onetan irauten dutela. Gainera, likidoren bat ez isurtzeko, plater gainean edo ontzi garbi eta elikagaiekin erabiltzeko egokietan jartzea gomendatzen da.
Zein da hozkailuko lekurik onena elikagai-mota bakoitzarentzat?

Irudia: Eroski Consumer
- 1. Arrautzak eta ontziratutako elikagaiak. Hozte gutxiago behar duten produktuak goiko aldean jartzen dira. Arrautzak beren ontzian.
- 2. Esnekiak eta hestebeteak. Erdi aldean hotz gutxien behar duten elikagaiak eta etiketan mezu hau dutenak jartzen dira: “Ireki ondoren, hotzean gorde”.
- 3. Prestatutako janaria. Erdian (elikagai gordinetatik bereizia).
- 4. Desizozteko elikagaiak. Behealdean, erabili baino 24 ordu lehenago. Ez litzateke inoiz desizoztu behar giro-tenperaturan. Mikrouhin-labean desizozten badira, lekuz aldatu behar dira noizean behin, kozinatu ez daitezen.
- 5. Haragia eta arraina. Produktu galkorrenak dira. Horregatik, eremu hotzenean jarri behar dira (barazkien kaxaren gainean).
- 6. Frutak eta barazkiak. Tiraderetan. Poltsatik kendu behar dira, hezetu ez daitezen eta, beraz, azkarrago honda ez daitezen.
- 7. Bestelako produktuak. Atean hozte gutxiago behar duten elikagaiak jarri behar dira, hala nola edariak, saltsak, gurina edo marmeladak.