Irlandako eta Ingalaterrako gobernuek Irlandako Errepublikatik eta Ipar Irlandatik heldu diren eta irailaren 1etik aurrera manufakturatu eta banatu diren txerri-produktu guztiak kentzeko agindu dute. Erabaki horren arrazoia osasunerako kaltegarriak diren toxinen hondakinak dira, hainbat etxaldetako txerrietan aurkituak, pentsu kutsatuaren sorta berarekin elikatuak omen zirenak.
Paddy Rogan Irlandako Albaitaritza Saileko buruak atzo prentsaurrekoan adierazi zuen kutsatutako haragia “20 edo 25 herrialdetan, 30 baino gutxiago, noski” saldu ahal izango zela.
Oraingoz, Frantziak eta Herbehereek ofizialki jakinarazi diote Irlandari beren mugetan kutsadura eragiten duen dioxina duten haragi-kargamentuak aurkitu dituztela. Belgika da kutsatuta egon daitezkeen produktuen beste helmuga baieztatu bat.
Espainian, ordea, ez da kasurik aurkitu. Elikagaien Segurtasunerako Espainiako Agentziak (AESA) adierazi du ez dagoela Irlandako txerri-produktuak gure herrialdean sartu izanaren berririk, nahiz eta Elikagaien Segurtasunerako Europako Agentziarekin etengabe harremanetan egon. Bozeramaile batek esan zuen Espainian haragi kutsatua “ez zela oso probablea” izango, gure herrialdeak “txerri-haragia esportatzen duelako eta ez duelako inportatzen”.
Ildo horretatik, Androulla Vassiliou Europako Osasun komisarioak baieztatu du Espainia ez dagoela dioxinaz kutsatutako Irlandako txerri-haragia jaso zezaketen herrialdeen artean.
Prentsaurrekoan, Europako komisarioak jakinarazi du 21 herrialdek, tartean EBko 12 herrialdek, “seguru asko kutsatuta” dagoen Irlandako txerri-haragia inportatu dutela. Hauek dira herrialde horiek: Italia, Alemania, Herbehereak, Polonia, Suedia, Belgika, Danimarka, Estonia, Frantzia, Portugal, Txipre, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Japonia, Errusia, Singapur, Suitza, Hong Kong, Txina, Kanada eta Korea.
Gutxieneko arriskua kontsumitzailearentzat
Agintari irlandarrek adierazi dute ez dela beharrezkoa inor medikuarengana joatea; izan ere, detektatutako dioxina mota kaltegarria izan daiteke osasunerako, denbora luzez haien eraginpean egon bada. Erresuma Batuko Elikagaietarako Estandarren Agentziak adierazi du kutsadura ez dela “arrisku esanguratsurik” kontsumitzaileentzat; izan ere, “eragindako produktuak janez gero, osasunerako ondorio kaltegarriak epe luzean kutsatzaile horren maila altuan dauden jendearengan bakarrik gerta daitezke”.
Nolanahi ere, eta badaezpadako neurri gisa, Ingalaterran eta Irlandan kaltetutako haragi-produktuak kendu dira, irailaren 1etik aurrera manufakturatu eta banatu direnak.
Mota horretako produktuetan sartzen dira urdaiazpiko, saltxitxa, hirugihar, haragi-pastel eta pizzak urdaiazpikoarekin.
Poluzioaren jatorria
Adituek dioxina baten hondakinak aurkitu zituzten, bifenilo poliklorinatoarenak, hiltegian zeuden zerri batzuetan. Lehen ikerketen arabera, animaliak kutsatu egin ziren Irlandako Errepublikako 47 etxetan eta Ulsterreko 9 etxetan hornitutako pentsu kutsatu baten kontsumoagatik.
Pentsu-markaren pistari esker, kaltetutako abeltegiak miatu ahal izan dira, berehala kontrolatzeko. Pentsuan eta txerrien gantz-laginetan egindako testek dioxina-mailak zehaztu zituzten, kontsumorako segurutzat jotzen zen maila baino 80 eta 200 aldiz handiagoak.
Adituek uste dute pentsua diesel-olioaren eraginpean egon zitekeela, infekzioaren benetako jatorria. Dirudienez, olio mota hori Irlandako enpresa batek erabiliko zuen, ogia eta pasta birziklatuak zerrientzako pentsuak egiteko erabiltzen zituenak. Oraingoz ez da jendaurrean jarri pentsua kutsatzeko prozesua.