
Juan José Badiola Espainiako erreferentzia da behi eroei buruz hitz egiten denean. Albaitaritzako doktore eta katedraduna, Zaragozako Unibertsitateko errektore ohia eta Behien Entzefalopatia Espongiformearen Erreferentzia Zentro Nazionaleko laborategiko zuzendaria. Kasu kopuruak gora egingo duela aurreikusten du, 2005ean Espainian maximora iritsi arte. Hori dela eta, gaixotasunaren giza aldaerak, inola ere baztertzen ez duenak, urteak beharko dituela bere burua aurkezteko. «Animalien kopuru maximoa baino 15 urte geroago agertzen da».