Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) gutxitu egin du melaminarako eguneko irenste-tasa onargarria (GNA); izan ere, azterketa berrien arabera, uste baino gutxiago kontsumituz gero, giltzurrunetan ondorio kaltegarriak izan ditzake. Melamina, batez ere plastiko jakin batzuk fabrikatzeko erabiltzen den substantzia kimikoa da.
Gaur egun eskura dauden datu toxikologikoen azterketa estatistiko baten bidez, EFSAren Elikakatearen Kutsatzaileen Paneleko kideek 0,2 mg/kg-ko gorputz-pisuko GNA berri bat ezarri dute. Kopuru berri hori bat dator Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) 2008an ezarritako GNArekin.
Jakina da melamina-kantitate txikiek ontzietan, katiluetan eta plastikozko plateretan migratu dezaketela elikagaietara. Hala ere, EFSAren Harremanetarako Materialen Panelak aztertutako esposizio-datuek adierazten dute, oro har, GNAren azpitik dagoela melaminarekiko esposizioa elikagaien bidez. Diktamenak gomendatzen du melamina elikagaietara migratzeko EBren mugak berraztertzea, horiek ez baitira substantzia horren eraginpean egoteko iturri bakarra.
ESFAk, Europako Batzordea baino lehen, Txinako maskotentzako eta esnekientzako elikagaiak kutsatu ondoren melaminei buruz aholku eman zuen 2007an eta 2008an. Bruselak 2009an EFSAri eskatu zion melaninarako GNAren birebaluazio bat egiteko eta substantzia horren eta gizakiekin eta animaliekin zerikusia duten beste substantzia batzuen eraginpean egon zitezkeen mailak zehazteko.