Elikagaiek hainbat arrazoi direla medio (nekazaritzan erabiltzen diren ongarriak, intsektizidak edo herbizidak, aziendaren hazkuntzan erabiltzen diren botikak, elika-katean metatzen diren kutsatzaile industrialak, ontziratzean erabiltzen diren konposatuak eta egoste-prozesu baten ondorio diren beste batzuk) organismoan sartzeko bide gisa jardun dezakete. Europako zenbait proiekturen helburua osasuna eta ingurumena gehiago babestea da. Proiektu horietako azkena REACH lege-paketea da, duela astebete Europako Parlamentuak onartutakoa.