Aukera asko daude. Boluntario-lanak egin nahi dituzten pertsona guztiek aukera zabala dute. Sentsibilizazio jardueretan lagundu daiteke, proiektu puntualetan parte hartu edo astero haurrekin, adinekoekin, ezinduekin edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonekin lan egiteko konpromisoa har daiteke. "Abentura" nahiago dutenentzat, nazioarteko boluntario-programek esperientzia paregabea bizitzeko aukera ematen dute Hegoaldeko herrialdeetan. CONSUMER eroski-ren GKEen gidan aukera guztiak aipatzen dira.