Uztailaren 29, 30 eta 31n, 2004ko Bartzelonako Forumaren esparruan, Emakumeen Munduko Foruma egingo da, eta hainbat gai jorratuko ditu, hala nola eskubideak eta askatasunak, kultura-aniztasuna, garapen jasangarria eta bakerako baldintzak, emakumeen ikuspegitik.
Jardunaldi horietan, emakumearen egoera aztertuko da zortzi gairen inguruan: ekonomia, politika, erlijioa, bakea, osasuna, maskulinotasun berriak, giza eskubideak eta kulturartekotasuna. Era berean, emakumeek munduan duten egoera eztabaidatzeko eta egoera hori hobetzeko proposamenak egiteko baliatuko da.
Parte hartuko duten emakumeen artean, aipatzekoak dira Shabana Azmi aktore eta parlamentari indiarra, eztabaidetako ohorezko lehendakari gisa, edo Nazio Batuen Emakumeentzako Garapen Funtsaren (UNIFEM) zuzendari exekutiboa, Noeleen Heyzer, eta Carmen Alborch Kongresuko diputatu sozialista.