Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziak (AECID) 21 tona laguntza humanitario bidali ditu Kubarako, Latinoamerikako Lankidetza Espainiarraren Zentro Logistiko Humanitarioaren bidez (Panaman dago), Karibea suntsitu duten azken urakanen eraginpean.
Fletatutako hegazkinak 4.000 kilo material garraiatu ditu, eta horien artean daude 54 higiene-kit, 180 sukaldeko kit, 720 manta eta 400 aterpe-olana. Gainerako karga NBEren Elikagaien Mundu Programak (IEP) hornitutako 17.000 kilo arrain-kontserbak osatzen dute.
Ekintza berri hau Gustav, Hanna eta Ike urakanak Karibetik igarotzean AECID garatzen ari den ekintza humanitarioaren barruan kokatzen da. Orain arte, sei hegazkin bidali dira inguru horretara: bi Kubara, bat Jamaikara eta hiru Haitira. Horietako bost Panamako zentro horretatik bidali dira, azken astean 114 tona baino gehiago mugitu baititu.
Era berean, Senegalgo agintariek azken asteetako euriteek eragindako uholdeei buruz egindako deiari erantzunez, AECIDek bost tona material espezifiko dituen hegazkin bat bidali du Afrikara, kaltetutako herrien beharrei erantzuteko.
Kargak lau elektroponpa, hiru motoponpa, ahalmen handiko xurgatze-ponpa bat eta bi multzo elektrogeno ditu.