Ezgaitasuna duten pertsonentzako udako kanpalekuak ohikoa ez den ingurune batean dibertitu nahi duten haur eta gazteentzat dira, inolako bereizkeriarik eta oztoporik gabe. Horietan, norberaren autonomia sustatzen laguntzen duten tailerrak eta aisialdiko, kulturako eta kiroleko jarduerak antolatzen dira. Parte hartzea errazteko, kanpaleku askok ematen dute familiakoen laguntza. Hala ere, kasu batzuetan, profesional kualifikatuen talde batek parte-hartzaileen beharrei erantzuten die, zainketa-lanetan gurasoen eta anai-arreben "atsedenaldia" errazteko.