Pedro Almodóvarren azken filma, “Besarkada hautsiak”, bihar, asteazkena, estreinatuko da, eta ikusmen- eta entzumen-urritasuna duten pertsonentzako egokituta proiektatuko da, Orange Fundazioaren eta Nafarroako Zinemaren “Zinema Irisgarria” proiektuari esker. El Deseo produktoreak eta Warner Bros Picturesek parte hartzen dute ekimenean, eta Yelmo zinemek laguntzen dute.
Irudiaren ikusmena ez oztopatzeko, pertsona gorrek proiektagailuaren azpian jarritako pantaila baten gainean azpititulu digital baten bidez jarraitu ahal izango dute filma. Azpitituluek kolore-kode bati jarraitzen diote, pertsonaia bakoitzaren elkarrizketak errazago identifikatzeko. Gainera, akotazio gisa sartzen dira filmeko soinu nagusien erreferentziak.
Pertsona itsuei dagokienez, entzungailu batzuk emango zaizkie, filmeko eszenak deskribatzeko. Jatorrizko soinuak aretoko bozgorailu orokorretan entzungo dira.
Ekimen horren arduradunek esan dute “Besarkada hautsiak” hautatzeak agerian uzten duela estreinaldiko zinemaren aldeko apustua egin dela, helburu orokorraren barruan, hau da, aisia pertsona ezgaituei hurbiltzea eta gizarteratzea erraztea, kulturara gainerako herritarrekin batera sartuz.