
Inés Callejak (Segovia, 1976) SETEMek antolatzen dituen Elkartasun Zelaietan hartu du parte uda honetan. Lehen aldiz ekin zion horrelako proiektu bati, eta, itzuli zenetik, bere inguruan sentsibilizatzen saiatzen da. Bombayn (India) Creative Handicrafts bidezko merkataritzako kooperatiban lan egin duen denboraz hitz egitean, ez da gai metatutako sentsazio guztiak hitzez adierazteko. “India esperientzia bat da. Ezin da hitzez azaldu”, dio.