Sustapen Ministerioak aurreikusten du garraiobideek bete beharreko irisgarritasun-baldintzak arautuko dituen Errege Dekretua urte amaieran onestea. Helburua da gorputz, ikusmen edo entzumen ezgaitasunen bat duten pertsonei erabilera normalizatua erraztea. Talde horiek ondo hartu dute neurria, eta espero dute zer hobekuntza ekarriko dituen, bereziki oztopo gehien dituen komunikabideetako batean: trenean. Egungo legediaren arabera, trenbide-azpiegitura berriak irisgarriak izan behar dute, baina zaharrak egokitzea oso garestia da, eta baldintza horiek baino ez dituzte betetzen: distantzia luzeko 115 tren, distantzia ertaineko trenen % 66 eta distantzia laburreko edo aldirietako konboien % 9.