
2007. urtea zapore gazi-gozoarekin bukatuko da. Autonomia Pertsonalari eta Mendekotasun-egoeran dauden Pertsonei Laguntzeko Legea "nahi baino motelago doa", baina, lehen aldiz, Espainiak berretsi egin du Pertsona Ezinduen Eskubideei buruzko Hitzarmena. "Beharrezkoa zen testua", dio. Luis Cayo Pérez Bueno (Murtzia, 1967) Ezgaitasunak dituzten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordeko idazkari nagusiaren iritziz, Aukera Berdintasunaren Europako Urtea "gauzarik gabe" geratu diren sentsazioarekin amaitzen da, baina nahiago du lorpenen errepasoa egin eta etorkizunari baikortasunez begiratu. "Ehunka urte ikusezin egon gara, baina aurrerapen-prozesua geldiezina da dagoeneko".