Mendekotasunaren Legea indarrean sartu ondoren, Lan Ministerioak 900 40 60 80 doako telefonoa jarri du, herritarrek arauaren aplikazioari buruzko edozein zalantza argitu dezaten. Kanpaina urtarrilean jarri zen abian, eta gutxienez apirilaren 1a arte jarraituko du. Egun horretatik aurrera, interesdunek beren mendekotasun mailaren ebaluazioa eskatzen ahalko dute, legeak aurreikusten dituen laguntzak jasotzeko. Guztira, Gobernuak eta autonomia-erkidegoek 25.000 milioi euro inguru emango dituzte 2015era arte, eta kalkulatzen da 1.125.000 pertsonak jasoko dituztela prestazioak.