Hiesak txikienen artean hondamendiak eragiten jarraitzen du Txinan. NBEren Haurrentzako Funtsaren (Unicef) azken zifren arabera, milioi erdi haur umezurtzak dira gaixotasunaren ondorioz, GIBak kutsatuta daude edo guraso seropositiboekin bizi dira.
Milioi erdi horretatik, gutxienez 140.000 guraso bat edo biak galdu dituzte gaixotasunagatik. 2005ean Pekingo Gobernuak onartutako 76.000 umezurtz baino askoz gehiago dira.
Ken Leginsek, Asiako erraldoian Unicefen GIBaren eta HIESaren inguruko gaien arduradunak, Txinako Gobernuari eskatu dio gaixotasunari buruzko informazioa eman diezaien adingabeei eta gazteei, NBAk antolatutako “Mugarik gabeko saskibaloia” izeneko ekitaldi batean. Houston Rockets Yao Ming taldeko izarrak parte hartu zuen ekitaldi horretan.
Txinako Gaixotasunak Kontrolatzeko Zentroak kalkulatu du GIBaren ondorioz 2010erako guraso bat edo biak gabe geratuko diren adingabeen kopurua 260.000 izan daitekeela. Unicefek aurkitutako umezurtzetatik, 8.000 bakarrik jasotzen dute laguntza ofizialen bat.
Unicef-ek tokiko komunitateei eskatu die hiesak jotako adingabeak zaindu ditzatela umezurztegietan utzi beharrean, Txinan gaixotasuna transmititzeko bideei buruzko ezjakintasuna dela eta.