Pailazo sin Fronteras (PSF) GKEren laguntzaile diren De Mortimers arte-konpainiako sei artista Piscon (Peru) izan ziren epizentroa jaso zuen lurrikarak kaltetutako haurrak barre eginarazteko xedearekin, datorren astelehenean, hilak 10, abiatuko dira Hego Amerikara, erakunde horrek jakinarazi duenez.
Hogei egunez, pailazoek Mugarik Gabeko Medikuen ekintzak indartuko dituzte buru-osasunaren arloan. Hala, “laguntza psikologikoa eta emozionala” emango diete kaltetutako eremuetan bizi diren haur eta gazteei. PSFk zehaztu duenez, “barrearen eta umorearen bidez, hondamendi naturalak eragin duen inpaktu psikologikoa gutxitzea lortzen da”.
PSFk Sri Lankan eta Indonesian 2005eko hasieran tsunamia zela eta edo 2006ko ekainean Guatemalan Stanen urakana zela eta egindako esku-hartzeetan bezala, Mugarik Gabeko Pailazoen larrialdi-espedizio honen helburua da hondamendi natural baten ondoren bizi izan den egoera emozionalki berreskuratzen laguntzea.