Lurrikarak, urakanak edo tsunamiak dira, besteak beste, era horretako larrialdietan nazioartean erantzuteko gaitasuna frogatzen duten hondamendi naturalak. Azterketa horretan, herrialde gehienek ez dute gainditzen. Espainia, besteak beste. Aurten, Peruko erdialdean eta hegoaldean erregistratutako lurrikara eta Ertamerika astindu zuen urakana dira nazioarteko laguntzaren kalitatea aztertzeko aukera eman duten gertaera larrienetako bi. Laburbilduz, herrialde emaileek erantzun-gaitasuna hobetu dute, baina ahaleginak ez dira aski oraindik. Funtsak handitu, koordinazioa hobetu eta baliabide eraginkorrak eskaini behar dira premia larrienak asetzeko.