
Bidezko merkataritzak kalitatezko produktuak eta arrazoizko prezioak konbinatzen ditu. Kontsumitzaileek ondo ezagutzen dituzte bi premisa horiek, eta Fairtradek ziurtatutako produktu horien salmentak aurreko urtean baino %15 handiagoak izatea ekarri dute. Aspalditik aurki daitezke Espainiako merkatuan denda espezifikoen bidez, baina azken urteotan benetako bultzada eman zaie: merkataritza-guneetan hainbat artikulu saldu dituzte eta produktu ziurtatuak eskaintzen dituzten erakunde eta enpresa berriek parte hartu dute. Kontsumoa leku askotan bultza daiteke: etxean, eskolan, lanean… Ideia asko daude aplikatu nahi dituztenentzat. Horren emaitza da mundu osoko milaka pertsonaren bizi- eta lan-baldintzen hobekuntza. “Ekoizleek diferentzia nabarituko dute gutako bakoitzak, ahal dugun guztietan, aukeratzen badu”, dio Pablo Cabrerak, Fairtrade-Bidezko Merkataritza Zigiluaren Elkarteko zuzendariak.