
Chagasen gaixotasunak 10-12 milioi pertsonari eragiten die mundu osoan. Bere haztegi nagusia Latinoamerikako landa-eremuetan dago, baina ez da bakarra. Migrazioak ugaritu direnez, gaixotasuna beste herrialde batzuetara eraman da. Etsai isila denez, infekzioa hartu eta handik urte batzuetara agertu ohi dira haren sintomak, pertsona gaixo askok ez dakite ere badutela. Espainian, Kimikako Pilar Mateo ikertzaile eta doktoreak (Valentzia, 1959) hainbat urte eman ditu prebentzio-tresna baten bila. Inesfly izena du eta Chagasen gaixotasunaren parasitoarekin kutsatutako intsektuen ziklo biologikoa geldiarazten duen pintura intsektizida da. Haren eraginkortasuna malariara edo dengera ere zabal liteke. Oraingoz, Mateok dioenez, “gaixotasun horiek dituzten eremuetako emaitzak oso ikusgarriak dira”.