Amazon konpainiak salgai jarri du Kindle Espainiako online dendan, liburu elektronikoetarako gailuetako batean. Plataformak 99 euroan eskaintzen du Espainian, eta 22.000 bat izenburu ditu gaztelaniaz.
Irakurleak sei bat hazbeteko pantaila du, tinta elektronikoaren teknologiaren bidez funtzionatzen duena. Horrek argitasuna ematen die irudiei eta testuei, eta eguzki-argiak eragindako erreflexuak saihesten ditu. Gainera, Espainian merkaturatutako gailuak wifi sistema bat du, eta 60 segundo inguru behar ditu liburuak deskargatzeko.
Amazon Kindlek 1.400 liburu gorde ditzake, eta konpainiak berak dio bateriak hilabete inguru irauten duela. Gainera, plataformak irakurgailua beste gailu batzuekin automatikoki sinkronizatzeko aukera ematen die erabiltzaileei, Amazon Whispersync-en bidez. Horri esker, erabiltzaileak zuzenean sar daitezke irakurketa edozein lekutatik utzi zuen orrira.
Amazonek Espainian salgai jarri dituen gaztelaniazko 22.000 tituluei beste 900.000 gehitu zaizkie beste hizkuntzetan eta doako liburuen katalogo zabala gaztelaniaz ere. Plataformak munduko “best-seller” ugari eskaintzen ditu, Mario Vargas Llosa, Julia Navarro edo Carlos Ruiz Zafónen lanak, besteak beste, eta hiru liburu esklusibo plazaratu ditu Kindle Direct Publishing autoargitalpen-zerbitzuaren bidez.