
Anil de Mello Mobuzz Tv-ren sortzailea eta arduraduna da. Mobuzz Tv on line telebista-ekoizlea da, eta 2005eko urritik teknologia eta gaurkotasuna eskaintzen ditu egunero, bost minutuko konprimituetan, hainbat hizkuntzatan eta hainbat plataformatan; bere webgunea, Youtube eta ikusleen iPod-ak. Appleren produktuen azken aurkezpenean, Mobuzz-en sinbolo den erleak Apple TVren bertsio berriaren Bereizmen Handiko (HD) podcast-en artean nabarmendu zen; zalantzarik gabe, Espainiako zigiluarekin proiektu global horrek izan duen bilakaera erakusten duen sinboloa da.