Dozenaka web gunek, gehienak ingelesez, argazkigintzan, musikan edo bideoan erabiltzen diren artxibo handiak partekatzeko aukera ematen diete erabiltzaileei. Horrela, oinarrizko bertsioetan oso prozesu erraz eta doakoa izanik, internautek beste aukera bat dute beren hurbilekoekin multimedia fitxategiak partekatzeko. Horren ordez, murrizketa batzuk jasan behar dira, halako zerbitzuak ekonomikoki mantentzen dituzten iragarkietan klik egiteko.